domingo, 6 de noviembre de 2011

ON THE LINE

Izenburua:  On the line
Zuzendaria:  Jon Garaño.
Urtea:  2008an estreinatua.


SINOPSIA

On the line legez kanpoko mexikarren immigrazioaren erradiografia bat da. Adam amerikarraren zeregina erakusten du Garañoren lanak. Goizero emazteari eta semeari agur esan eta Mexikoko mugaren eremura joaten da, mugatik inor baimenik gabe pasa ez dadin.   Muga fisikoez –Mexikoren eta AEBen artean kokaturikoa–, muga formalez –errealitatearen eta fikzioarekin jolasean–, pertsonaiek euren usteei jartzen dizkieten mugez… Muga zentzu zabalean hartu du Jon Garañok, dokumentala eta fikzioa uztartzen dituen istorio gordin eta hunkigarri honetan, hobetzeko nahiaren eta lortutakoa babestearen arteko borroka islatzen den honetan.

TESTUINGURUA

2008 urtean estreinatu zen doku-fizkzio hau. Aipatu bezala, muga fisikoez zein muga formalez mintzo da On the line, fikzioa eta errealitatea uztartzen direlarik. Hainbat sari jaso ditu, gainera, dokumentalak.

- Palentziako (Espainia) zinema jaialdiko epaimahaiak  Epaimahaiaren Sari Bereziarekin saritu zuen.
- La Orotava hiriko Film Laburren zinema jaialdiko bigarren saria eskuratu zuen.
- San Agusti Comes sariketan epaimahaiaren sari nagusia jaso zuen.

Bestalde, hauek dira urte berean pantailaratu ziren zenbait dokumental eta filmak:

- Man on wire dokumentala  
Intimidad dokumentala
- La Corona dokumentala
- The Mystery of Samba dokumentala

- 4 meses, 3 semanas, 2 días filma 
- There Will Be Blood filma
Camino filma
El incidente filma



ANALISIA

Ezin hobeto ezkontzen  ditu errealitatea eta fikzioa Garañok, eta horixe da hain zuzen dokumental honek duen bereizgarririk nagusiena, eta horrek deitu zidan niri arreta.

Muga zaindari baten bizimoduan sartzen gara. Adam amerikarrak bere ahotsez kontatzen digu inork egin nahi ez duen lan bat egiten duela, baina beharrezkoa, jakina, AEBtako herria altxatzeko. Adamen emaztea eta umeak ere ezagutzen ditugu. Eta badirudi zaindari lanaren  alderdirik txarrena ere ezagutuko dugula, Adamek emakume bat eta bere haurra (titiko haurra, esan beharra dago) atzematen baititu muga pasatzeko ahaleginetan. Okerrenerako prestatzen gara, gu ikusleok, eta bihotza geratzen zaigu une batean, Adamek emakumea tiroz bota duela ikusten dugunean. Ez gara bukaera arte konturatuko, ordea, ikusi duguna ez dela benetan gertatu, fikzioa besterik ez dela.  Hala ere, tartean ematen dizkigu Garañok pistak, fikzioaren muntaiaz jabetzeko, “hildako” emakumea hasieran agertzen baitzaigu adierazpen batzuk egiten.  Baina segituan ahazten gara horretaz, Adamen emazteak begietara- kamerara- begiratzen digunean. Estrategi horrekin benetako egoera erreal baten aurrean gaudela sinestarazten digute, eta segituan identifikatzen dugu dokumentalaren generoan, normalean dokumentalek egitate errealak biltzen dituztela uste baitugu.  Uste okerra, bistan denez.

Beraz, era magistral batean ezkontzen dira bertan errealitatea eta fikzioa, zeinak ikuslearen engainua eragiten duten. Beste baliabide estilistiko batek ere, errealtasuna ematen dio dokumentalari: muga pasa nahi duen emakumearen kasua AEBtako albistegian ateratzen da, albistegi batean egon ohi diren ezaugarri guztiekin. Nola antzeman, hortaz, fikzioaz ari garela?


Olatz Peñagarikano 
Ikus-entzunezko komunikazio, 31. taldea.



No hay comentarios:

Publicar un comentario